ARRATIA 2-2 INFANTIL 09B

ARRATIA 2-2 INFANTIL 09B

Lehen jaurdunaldia denboraldia estreinatzeko abadinarrentzat, oraingoan, igorren, arratiaren aurka. Aurkari gogorra izan zen hasieratik eta ez genuen erraz izan. Etxekoek zuzen jokatzeko joera zutenez, lehia asko egon ziren buruz eta kontaktu handiko duelua izan zen. Hala ere, zuri-berdeak uneoro egon ziren aurre egiten Arratiakoei eta jokaldi huts batean, Gorkak, defentsan akats bat aprobetxatu ondoren,  1-0ekoa jarri zuen markagailuan. Nahiz eta oso berdindua izan lehenengo zatia, xehetasun batzuengatik Abadiñotarrak aurretik joan ginen. Bigarren zatia, nahiko berdintsua izan zen ere eta kanpokoek, presio on bat egin eta gero, haien akats bat aprobetxatu eta bigarren egin genuen Zuhaitzen bitartez. 0-2 zihoan partidua eta mutilen lana bikainekoa izan zen, baina ez zen nahikoa izan 3 puntuak etxera ekartzeko. Izan ere, azken hamar minutuetan, etxekoek 2 gol sartu zituzten, bigarrena azkeneko minutuan penaltiz.
Egindako esfortzua itzela izan zen baina puntu bakarrarekin bueltatu beharko ginen etxera. Hala ere, txalotzekoa da mutil hauek erakutsi zuten ausardia futbol zelaian. Primerako lana! Lehiatzeko gogoekin! Kontzentraturik, motibaturik… Hau da bilatzen dugun bidea eta pausuz pausu joan beharko gara aurkariek ez dutelako inoiz oparitzen.
Zoriontzeko modulo partidua!! Zoriondu beharra dago ere animatzen datozen guztioi egindako esfortzuagatik eta uneoro animatzen egoteagatik!
Aupa Abadiño! Pausuz pausu!
By | 2022-11-18T08:29:45+00:00 noviembre 18th, 2022|09B 2022 23, destacados escolares 2018/19|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

13 − 2 =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies