PORTUGALETE 2-0 KADETE A

///PORTUGALETE 2-0 KADETE A

PORTUGALETE 2-0 KADETE A

Partidu ona eta desatsegina Abadiñoko kadete A taldeak bizi izan zuena. Giroa, urtero moduan, Portugaleten ez da batere ona eta errespetu faltak nabariak dira. Baina Abadiñok, bere partidua jokatu egin zuen, bai zaleek zein jokalariek. Pozten naiz da horrelako zaleak eta jokalariak izateak.

Abadiñoko taldeak partidu zaila izango zela zekien baina ez zen amildu eta partidu ona egin zuen. Egia da, Portugaletek baloiaren jabe zela baina Oierren atera heldu gabe. Haien jokoa zuzena zen, baina Abadiñoko atzelariak, batez ere Hugo eta Asier, primeran egon ziren eta horregatik Portugaletek zailtasunak zituen Oierren atera heltzeko. Abadiño, ostera, baloiarekin lasterragotuta ibili ziren eta horregatik ez zuen hainbesteko nagusitasunik eduki. Haatik, Abadiñok Portugaletek izandako aukera berdinak izan zituen gola sartzeko.

Bigarren zatian, burukada baten ostean, Portugaletek markagailuan aurreratu egin zen. Emaitza horrekin Abadiño bi aukera paregabeak izan zituen. Bietan Alvaro izan zen protagonista garrantzitsuena, baina ezin izan zuen banakoa egin. Partidaren amaieran, Portugaletek bigarren gola sartu zuen eta 3 puntuak lortu zituen.

Datorren astean, Abadiñok Deustoren aurka jokatuko du. Partida garrantzitsu bat da goiko postuetara hurbiltzeko. GOAZEN MUTILAK!

PUNTUAK: 3) HUGO 2) ASIER 1) URANGA

 

By | 2022-12-01T20:03:29+00:00 diciembre 1st, 2022|CAD A 2022 23|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

6 − cuatro =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies