ABADIÑO 1-1 AMOREBIETA B

/, Regional 2018/19/ABADIÑO 1-1 AMOREBIETA B

ABADIÑO 1-1 AMOREBIETA B

Gure talde nagusiak berdinketa lortu zuen larunbatean Txolon zelaian Amorebieta B taldearen aurka jokatu zuen partiduan.
Lehen ordu erdia nahiko orekatua izan zen. Hala ere, Abadiñok izan zuen baloi jabetza haundiagoa eta bizpahiru gol aukera ere. Lehen zatiko azken minutuetan berriz, aurkariak pausu bat aurrera eman eta atsedenera iritsi aurreko jokaldian gola sartzea lortu zuen.
0-1 atsedenaldia.
Bigarren zatian, askoz hobeto irten zen gure taldea eta partiduaren jaun eta jabe bihurtu zen. Aukera ezberdinak hutsegin ondoren 73. minutuan Alainek erdiratutako baloi bat errematatu zuen Aitorrek banakoa markagailuan ezarriz. Ordutik aurrera, Amorebieta taldea denbora galtzen eta ahalik eta gutxien jokatzen ahalegindu zen. Beste gol aukera argi batzuk izan arren, ezin izan zuen Abadiñok partiduari buelta eman eta azkenean banako emaitzarekin bukatu zen norgehiagoka.
1-1 bukaera.
By | 2018-12-03T16:43:48+00:00 diciembre 3rd, 2018|Destacados federados, Regional 2018/19|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

dieciocho − 9 =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies