BERMEO 2-3 ABADIÑO

BERMEO 2-3 ABADIÑO

Garaipen oso garrantzitsua Abadiño taldeak Bermeo B taldearen aurka lortu zuena atzo Penta zelaian. Garaipen honen bitartez, Abadiñok lidertza berreskuratu du eta mailaz igotzeko borrokan une oso garrantzitsuan lehengo postuan jarri da, hori bai, Basconia B eta Mungia taldeak puntu batetara dituelarik.
Partiduaren lehen zatian Abadiño taldea izan zen nagusi, bai baloi jabetzan eta baita aukeretan ere. Hala eta guztiz, lehen zatia bukatzera zihoala, etxeko taldeak 1 eta 0 koa igo zuen markagailura baloi irteeran lehen zati osoan eginiko hutsegite bakarra aprobetxatuz.
Bigarren zatia hasi bezain pronto, etxeko taldeak bigarrena egin zuen, areaz kanpotik botatako jaurtiketa zoragarri baten ondorioz. Hau dela eta, Abadiño taldeak erantzun bizkor bat izan behar zuen (esku hutsik itzuli nahi ez baitzuen Bermeotik) eta hala egin zuen. Hamabost minutuko tartean, Jonen, Xabierren eta Markelen golek izugarrizko itzulipurdikoa eman zioten markagailuari, 2 eta 3koa jarriz. Azken hogei minutuetan, Abadiño taldeak laugarrena sartzeko aukeretan ez zuen asmatu eta Bermeo B taldeak (batez ere baloi heldiaren bitartez) aukera argiak izan zituen baina ez zen markagailua gehiago aldatu.
Txalotzekoa taldeko jokalariek egindako lana eta 2-0 galtzen egon ondoren izandako erreakzioa.
Zorionak eta animo, igoera begi bistan baitago!!
By | 2019-05-15T21:55:47+00:00 mayo 15th, 2019|Destacados federados, Regional 2018/19|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

dos × cinco =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies