ZALDUA 1-1 REGIONAL A

Larunbat arratsaldean gure nagusien taldeak puntu bat gehitu zuen sailkapenean  Zaldua taldearen aurka jokatutako partiduan.

Abadiño taldea hobeto sartu zen partidura eta bigarren aukera argian Jokin Armero gure jokalariak 0-1ekoa igo zuen markagailura hamargarren minutuan. Hortik aurrera, etxeko taldeak intentsitate puntu bat igo zuen eta pixkanaka-pixkanaka partidua orekatzen joan zen. Atsedenaldira iritsi aurretik Zaldibarko taldea jokoan gailentzen ari zitzaion Abadiñori baina gol aukera garbirik izan gabe

Bigarren zatia lehenengoa bukatu zen antzera hasi zen. Joko nahiko orekatua baina etxeko taldea markagailuan atzetik zihoanez erasokorrago irten zen. Zaldua taldeak 63. minutuan saria izan zuen eskuineko hegaleko erdiraketa bati eginiko errematearen bitartez. Partiduko azken hogei minutuetan gure taldeak pausu bat aurrera eman zuen eta bigarren golaren bila joan zen. Hala ere, etxeko taldea ondo defendatu eta gure aukera argi bakarra Markel jokalariak zutoinera bota zuen jokaldia
izan zen.

Markagailua ez zen aldatu eta
Durangaldeko derbia 1-1eko emaitzarekin bukatu zen. Jokoari eta aukerei begiratuta norgehiagoka orektua izan zela esan genezake. Hiru puntuak lortzearen intentzioarekin joan arren ontzat eman genezake ateratako puntua, batez ere hurrengo partidua etxean izanik emaitza ona ateraz gero.

Hurrengo aurkaria Gallarta taldea izango eta berriro itzuliko gara Astolara, larunbatean 16:30etan.

Aupa Abadiño!

By | 2020-02-04T16:20:00+00:00 febrero 4th, 2020|Destacados federados, REG A 19/20|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

doce − 6 =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies