BEGOÑA 1-3 ABADIÑO

Abadiño nagusien taldeak sailkapeneko lidertza berreskuratu du igandeko garaipenari esker eta Mungia eta Baskonia B taldeen hutsegiteei esker.

Hasierako minutuetan Begoña taldeak intentsitate haundiaz hasi zuen partida eta lehen aukera garbia izan zuen lehen minutuetan. Abadiño taldeak berriz, bere aukera ez zuen hutsegin eta Aitorrek gola sartzea lortu zuen 16. minutuan. Momentu horretatik aurrera baloi jabetza eta aukera ezberdinak izaten jarraitu zuen gure taldea, eta atsedenaldira iritsi baino lehen, berriz ere Aitorrek bigarrena egitea lortu zuen 36.minutuan.

Bigarren zatian, lehenengoan baino aukera gutxiago izan ziren arren, hasi eta handik gutxira jokaldi polit baten bitartez 0-3koa egin zuen Anttonek 51.minutuan. Bukatzeko ordu laurden falta zela, jokaldi aldrebes baten bitartez Begoña taldeak ohorezko gola sartu zuen. Ez zen partidu oso erakargarria izan ikusteko baina hiru puntuak lortzea oso garrantzitsua izan zen.

Lidertza lortzeaz gain beste albiste aipagarri bat izan genuen Igandean. Jokin Idirin jokalariaren itzulera. Hilabete batzuen ondoren taldera itzuli da eta bere lehen minutuak jokatu zituen. Ongi etorri Jokin!

By | 2019-02-26T11:42:17+00:00 febrero 26th, 2019|Destacados federados, Regional 2018/19|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

15 − cuatro =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies