ERMUA 0-1 ABADIÑO

ERMUA 0-1 ABADIÑO

Garaipen oso garrantzitsua lortu zuen larunbatean gure lehen taldeak “Teodoro Zuazua” futbol zelaian, Ermua taldearen aurka.

Sailkapeneko puntan dauden bi talderen arteko norgehiagoka izan zen. Talde bakoitzak besteari errespetu haundikoa eta jokalariek esfortsu handia egin beharrekoa.

Hasiera eta lehen zatia nahiko orekatua izan zen., Abadiño baloi jabetzaren nagusi  zen eta Ermuak baloia errekuperatzen zuenean, joko zuzenaren bitartez erasotzen zuen. Era honetara gure taldeak hiruzpalau aukera izan zituen aurreratzeko eta Ermua taldeak baten bat ere, baina 0-0 berdinketarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatiak dinamika berdinarekin ekin zion. Abadiño nagusi zen baloi jabetzan baina erasoko jokaldi argirik zehaztu gabe. Bigarren zati erdia pasata Abadiñoren erasoko jokaldi baten errebotea iritsi zitzaion Urieni eta areaz kanpoko jaurtiketa ikaragarri baten bitartez 0-1ekoa igo zuen markagailura.Ermua taldeak nahi eta ezin jarraitu zuen, jokoaren kontrola Abadiñorena izaten jarraitzen zuelarik. Bukatzeko gutxi falta zela, etxeko taldea bat gutxiagorekin gelditu zen. 

Amaieran aukeraren bat izan zuen Ermuak  besteren bat Abadiñok espazioak aprobetxatuta baina ez zen markagailua berriz aldatu. 

Honela bukatu zen partidua. Ligako zelai zailenetako batean 0-1 irabazi zuen Abadiño nagusiak. Zorionak!

By | 2019-01-14T16:43:01+00:00 enero 14th, 2019|Destacados federados, Regional 2018/19|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

1 × uno =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies