Abadiño nagusien taldea esku hutsik etorri zen igande arratsaldean Etxebarrin jokatu zuen partidutik.
Lehen zatian, Abadiño etxeko taldea baino hobeto ibili zen arren, Etxebarri izan zen gola sartu zuena 30. minutu inguruan, korner baten aldaratzea sare barrura bidaliz. Abadinok erasotzen jarraitu zuen baina saririk izan gabe. 1-0eko markagailuaz iritsi zen atsedenaldira.
Bigarren zatian Abadiño taldea baloiaren jaun eta jabe izan zen. Etxebarri taldea berriz, atzean sartu eta baloia errekuperatzean kontraerasoan irtetzeko asmoa erakusten zuen. Minutuak aurrera joan ahala, aukera ezberdinak izan zituen Abadiñok, baina ez zuen golik sartzea lortu. Honela amaitu zen norgehiagoka 1-0ko markagailuarekin.
Merezi ez arren, jarraian galdutako bigarren partidua eta igoerako postuek pixkat ihes egin zaizkigu. Hurrengo partiduak hil edo bizikoak izango dira eta ezin dezakegu beste hutsegiterik egin igoera postuetan bukatu nahi badugu denboraldia.
Animo Abadiño!!
Leave A Comment