REGIONAL A 1-0 ZALDUA

/, REG A 19/20/REGIONAL A 1-0 ZALDUA

REGIONAL A 1-0 ZALDUA

Gure talde nagusiak eskualdeko derbiaren 3 puntuak lortu zituen igandean 1 eta 0eko markagailuarekin. Era honetan, lehen taldeak hasiera bikaina eman dio txapelketari,  ligako bigarren garaipen jarraia lortuz, Markelek sarturiko golari esker.
Partiduaren hasierako minutuetan jokoa nahasita egon zen eta ez zen talde bat ere ez gailendu. Baina minutuak aurrera joan ahala, Abadiño taldea baloi jabetzan gailentzen joan zen eta gol aukera ezberdinak izan zituen. Hauetako batean, Markelek gola sartu zuen eta merezitako abantailarekin iritsi zen etxeko taldea atsedenaldira.
Bigarren zatian zehar, gure taldeak beste hiruzpalau aukera izan zituen baina ez zuen Zalduaren atean baloia sartzea lortu. Hau dela eta, Zaldibarko taldeak batez ere azken minutuetan, baloi geldiaren bitartez hurbilketaren bat edo beste izan zituen baina ez zuten markagailua aldatzea lortu.
Hurrengo jardunaldian Gallarta taldeari egingo diogu bisita, ea hasiera bikain honi jarraipena ematen diogun.
By | 2019-10-01T08:14:15+00:00 octubre 1st, 2019|Destacados federados, REG A 19/20|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

veinte + 7 =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies