REGIONAL A 2-1 LOIU

REGIONAL A 2-1 LOIU

 

Garaipen oso garrantzitsua lortu zuen Abadiñarren talde nagusiak larunbatean jokatu zuen tentsio haundiko partiduan. Sailkapenean goian dauden bi talderen arteko norgehiagoka orekatua izan zen Astolan bizi izan genuena. 

Lehen zatian, etxeko taldeak baloi jabetzaren bitartez aukerak sortzen saiatzen zen. Kanpoko taldeak berriz, joko zuzenagoa eta etxeko taldearen baloi irteeran egindako akatsak aprobetxatzea zuen helburu. Horrela pasa ziren minutu gehienak, aukera garbirik eduki gabe. Lehen zatia bukatzeko gutxi falta zela, etxeko taldeak korner bat atera eta Marc Saborit defentsaren erremate batek 1-0ekoa jarri zuen markagailuan.

Bigarren zatia hasi orduko, baloi geldi baten ondorioz, Loiu taldearen Casas jokalariak gola egin zuen, markagailuan banakoa jarriz.  Ordutik aurrera, partidu trabatua ikusi genuen. Falta ugari eta aukera gutxiko partidua. Honela amaitu zitekeela ematen zuenean, beste korner baten bitartez, berriz ere, Marc Saborit jokalariak bigarren gola sartu zuen 2-1ekoa markagailura igoz. Azken minutuetan, tentsio ugari egon arren, etxeko taldeak sendo eutsi zion markagailuari. Gainera, kontraerasoan beste pare bat gol aukera izan zituen aldea haunditzeko. Lau minutuko luzapenaren ondoren, epaileak norgehiagoka amaitutzat eman zuen kanpoko taldearen kexa ugari egon arren.

Garaipen honen bitartez, Abadiñok lidertza sendotu du. Pasa den urtean mailaz igo ondoren, denboraldiko helburu nagusia mantentzea zen. Baina hasiera harrigarri hau dela eta, sailapenaren lehen postuan dago Abadiño. Hau dela eta, ohorezko mailara igotzeko lehian egon daitekeela sinisten ari da taldea eta partiduz partiduko bide horri ekiten ari zaio.

 

By | 2019-12-18T22:39:36+00:00 diciembre 18th, 2019|Destacados federados, REG A 19/20|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

diecisiete − 15 =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies