Garaipen oso garrantzitsua gure talde nagusiak lorturikoa pasa den igandean Txolonen.
Partidu hasiera oso orekatua bizi izan genuen eta intentsitate haundiz berdintasuna izan zen aipagarriena. Lehen zati erditik aurrera berriz, baloi jabetza eta gol aukera ezberdinak izan genituen baina ez genuen asmatu. Lehen zatia bukatzeko gutxi falta zela abantailaren legea argudiatuz Abadiñoren aurkako penalti zalantzagarri bat eman zion Amorebietari. Hauek ez zuten huts egin eta atsedenaldira 1-0 iritsi ginen.
Bigarren zatia hasi eta gutxiea Amorebieta taldeak bigarrena sartu zuen korner batean eta neurketa oso aldatz gora jarri zitzaigun. Ez genuen etsi eta hor etorri zen itzulipurdi izugarria. 10 minutuko epean, 60. minututik 70era bitartean hiru gol sartzea lortu genuen. Aitor, Markel eta Alainen golek emaitza 2-3 jarri zuten. Hortik aurrera, Amorebieta taldeak estutu zuen Abadiñoren atea, baina markagailuak ez zuen aldaketarik izan.
Jardunaldi honetako emaitzekin, bai Amorebieta eta Ermua taldeak urrun uzten ditugu sailkapenean eta igoera hiru talderen artean jokatuko dugula dirudi (Mungia, Basconia b eta Abadiño).
Aupa mutilok! Garaipen izugarria!
Leave A Comment