BASURTO 0-3 REGIONAL A

/, REGA 20-21/BASURTO 0-3 REGIONAL A

BASURTO 0-3 REGIONAL A

Abadiñoren lehen taldeak ohorezko mailan jarraitzeko hil ala biziko partiduan garaipena lortu zuen 0 eta 3 Basurto taldearen aurka.

Partidu hasieratik buru belarri jarri ziren lanean gureak, intentsitate haundiz eta baloiaren jabe izanez. Lehen minutuetan lehen aukerak iritsi ziren. Hauetako batean Jon aurrelariak erraz gainditu zuen Basurtoren atezaina eta 0-1ekoa jarri zuen markagailuan 11. minutuan. Ordutik aurrera bizpahiru aukera gehiago izan genituen markagailuan bigarrena jartzeko, baina ez genuen asmatu. Basurtok berriz, lehen zatiko azken ordu laurdenean baloi geldiaren bitartez heldu zen gure ate ingurura, baina ez zuen arrisku haundirik sortu. Markagailuan alde haundiagorekin atsedenaldira joateko merituak egin arren, ez genuen distantzia handitzerik lortu.

Bigarren zatia hasi eta gutxira berriz, 52. minutuan Markelek erdiraketa bat errematatu eta defentsari hankan ukituta baloia desbideratu eta bigarrena sartu genuen. Minutuak aurrera zihoazen eta 60. minutuan Mikelek defentsaren akats bat baliatuz, izkin egin zion atezainari eta hirugarrena markagailura igo zuen. Azken ordu erdian, bat gutxiagorekin gelditu ginen arren, partidua moteldu genuen eta markagailuan distantzia egonik (0-3) ez zen aukera aipagarririk izan.

Igandean, oso puntu garrantzitsuak eskuratu genituen eta taldeak oso sentsazio onak transmititu zituen. Ohorezko mailan mantentzeko borrokan bete betean sartu gara eta dena emango dugu helburu hori lortzen saiatzeko.
Aupa Abadiño!!

By | 2021-05-27T09:22:35+00:00 mayo 27th, 2021|Destacados federados, REGA 20-21|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

4 × cinco =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies