SANTUTXU 2-5 CADETE A

/, Destacados federados/SANTUTXU 2-5 CADETE A

SANTUTXU 2-5 CADETE A

Abadiñok garaipena lortu zuen Maiona futbol zelaian. Garaipen honekin kadeteen taldeak hirugarren garaipena jarraian lortzen dute. Jokalariek partida zaila izango zela zekiten, denboraldia-aurrean Lekeitioko txapelketan 0-1 galdu baitzuten.

Partidaren 4. minuturako Abadiñok 0-2 irabazten zihoan. Lehenengo gola, jokaldi polit baten ondorioz izan zen. Ezpeletak Jon Diezi pase on bat eman ondoren, Jon atezainaren aurrean gelditu zen eta jokaldia primeran bukatu zuen. Bigarren gola, korner baten ondorioz izan zen. Ezpeleten erdiraketaren ondoren eta atezainaren laguntzarekin, baloia barrura sartu zen. Abadiño zelaian nagusi zen eta aukerak izan zituen gol gehiago sartzeko. Tamalez, zelain erdiko falta baten ondorioz eta Hugo eta Mendiren arteko akatsaren ondorioz, Santutxuk 1 eta bikoa sartu egin zuen. Baina,  atsedenaldia heldu baino lehen Ezpeletak gola sartu egin zuen eta emaitza atsedenaldira 1-3 bukatu zuen.

Bigarren zatian, Abadiñok berriro ere hobeto ibili zen. Jokaldi konbinatu baten ondoren, Igorrek erdiratu zuen eta berriro ere Jon Diez aurreratu egin zen eta partidako laugarren gola sartu egin zuen. Denbora gutxi barru, atezainaren ateko sake txar bat eta gero, Zarate atezainaren aurrean bakarrik gelditu zen eta ligako lehen gola sartu egin zuen. Bigarren zatiko 20 minututik aurrera, Santutxu hobeto egon zen eta Abadiñok, nahiz eta 1-5 irabazten joan, sufritu egin zuen. Bi penalti egon ziren, lehenengoa, Ekainek egindakoa, Santutxuk 2 eta 5-ekoa sartu egin zuen. Eta bigarren penaltian, Danelek egindakoa, Danel berak eten egin zuen.

Azkenean Abadiñok 3. garaipena jarraian lortzen du garaipen honekin. Baina hobekuntza gehiago ikusi behar dira eta, batez ere, konfiantza eta jarrera hobetu behar da. Hurrengo partida ez da erreza izango, Bermeoren aurka. Gogoratu behar da sailkapenak ez duela partidarik irabazten, beraz, Astolara heldu behar gara gogo guztiekin eta 80 minutuetan erakutsi behar dugu sailkapenaren zergatia.

PUNTUAK: 3) EKAIN 2) IGOR 1) EZPELETA

By | 2022-11-18T08:50:55+00:00 noviembre 18th, 2022|CAD A 2022 23, Destacados federados|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

diecisiete + 18 =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies