UGAO 3-1 ABADIÑO

UGAO 3-1 ABADIÑO

Larunbatean, galdu gabeko 47 partiduren seguida bukatu zitzaigun Abadiño nagusiari. Arandia zelaian jokatutako partiduan, Ugao taldea 3-1eko emaitzarekin gailendu zitzaigun.
Partidua berez, gure alde jarri zitzaigun lehen minutuan. Korner batean prestatutako jokaldi baten bitartez Aitor jokalariak baloia gurutzatu eta irabazten jarri gintuen. Lehen zati erdialdean berriz, falta baten bitartez gure atean sartu genuen baloia 1 eta 1ekoa markagailuan jarriz. Horrela iritsi zen partidua atsedenaldira.
Bigarren zatian, lehen zatiko dinamika antzekoa. Joko orekatua eta aukera gutxi. Kontra eraso batean errebote baten bitartez Ugaok 2 eta 1ekoa egin zuen arte. Minutu gutxi falta zirenez eta Abadiño taldeak sistema aldatuta erasoan zebilela aprobetxatuz, azken unean hirugarrena jaso genuen, 3 eta 1 emaitzarekin partidua bukatuz.
Zorionak Ugao taldeari eta animoak gure mutilei, gauza ez baita lurrera erortzea (galtzea), baizik eta erorketa horri erantzun positibo bat ematea.
By | 2019-02-05T16:23:04+00:00 febrero 5th, 2019|Destacados federados, Regional 2018/19|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

4 × uno =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies