ABADIÑO 3-0 BEGOÑA

ABADIÑO 3-0 BEGOÑA

Partiduaren hasieran Begoña taldeak gogorrago ekin zion norgehiagokari eta lehen hogei minutuetan jokoa orekatua egon zen arren, kanpotarrak izan ziren pare bat aukera izan zituztenak. Lehen zatiaren erditik aurrera berriz, Abadiño baloi jabetzarekin nagusitzen hasi zen, lehenengo gol aukera argiak izanez. Hauetako batean, etxeko taldeak 37. minutuan markagailua ireki zuen Aitorren golari esker. Honela amaitu zen lehenengo zatia, 1-0 Abadiñoren alde.

Bigarren zatiaren hasiera erabakigarria izan zen. Partidu hasiera baino askoz gogotsuago eta eraginkorrago hasi zen etxeko taldea eta bigarren zatiko bostgarren minuturako Asierrek eta Markelek 2-0,eta 3-0ekoa igo zuten markagailura. Ordutik aurrera, partiduko erritmoa jaitsi egin zen markagailuko aldearen eraginez eta talde bakoitzak bizpahiru aukera izan zituen arren, markagailua ez zen gehiago mugitu.

By | 2018-10-22T14:37:42+00:00 octubre 22nd, 2018|Destacados federados, Regional 2018/19|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

uno × 1 =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies