CADETE A 1-0 GERNIKA

/, Destacados federados/CADETE A 1-0 GERNIKA

CADETE A 1-0 GERNIKA

Abadiñok garaipena lortu zuen bigarren sailkatuaren aurka. Abadiñoko taldeak partidu oso serioa egin ondoren garaipena lortu zuen. Gernika talde oso indartsua da eta dituen jokalariak ere, gorputz aldetik, oso gogorrak. Baina Abadiñok argi zeukan nola jokatu behar zuen. Astolan Abadiñok baloia nahi du eta bere jabetza hasieratik amaierararte gurea izatea lortu nahi du. Abadiñok momentu zailak pasatu zituen baina taldearen erantzuna eta gure atezainaren erantzunak ezin hobeak izan ziren. Haien artean, gure atezaina penalti bat gelditu zuen lehenengo zatiaren amaieran.

Abadiñok, egia da, ez zituen aukera askorik izan, baina azkenengo txanpan Pedroren erdiratze baten eta Alvarok atezaina eragotzi ostean, Gernikaren atezainaren akatsa eragin zuen eta Abadiñok partiduaren gola lortu zuen. Partiduaren gol bakarra izan zenez, Abadiñok 3 puntuak lortu zituen eta ligari zirrara eman zion.

3 puntu garrantzitsuak partidu oso serio bat egin ostean. Puntu hauek taldearen konfiantzan eragina izan dezala espero dut, askotan konfiantza falta nabaritu baita. HANDIAK zarete mutilak eta nahi duzuena lortuko duzue, konfiantza izanez gero. GOAZEN TALDE!

By | 2024-02-13T10:22:22+00:00 febrero 13th, 2024|CAD A 23-24, Destacados federados|0 Comments

About the Author:

Leave A Comment

cuatro × cuatro =

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies